BILBON COHOUSING TALDEAK PRESTATZEKO TAILERRAK · EKONOPOLO 2024KO MAIATZA

Badakigu Cohousingen proiektu baten oinarria giza taldea dela, hau da, aurrera eramateko elkartzea erabakitzen duten pertsonak. Eta pertsona hauek dira espazio pribatiboak, espazio komunitarioak nolakoak izango diren eta etorkizuneko elkarbizitzaren jarraibideak ezartzen dituztenak, bai egin daitezkeen jarduerei dagokienez, bai funtzionamenduko barne-arauei dagokienez ere. Azken finean, pertsona horiek erabakitzen dute nolakoa izango den haien bizitza eta nola erlazionatuko diren beren komunitateko kideen artean.

Baina, nola parte hartu nire itxaropenak betetzen dituen hazi-talde batean?

Pertsonen eta proiektuen arteko topaketa hori errazteko, hazi-taldeak prestatzeko tailerrak antolatu ditugu. Talde horiek, beren prestakuntzaren ondoren, beren lankidetza-proiektua garatu ahal izango dute.

 TAILERRAK.- TALDEEN PRESTAKUNTZA- IZENA EMATEKO

Izena emateko: formularioaren bidez.

Ametsa Sortzeneko bazkide ez bazara, urteko bazkide aktiboaren kuota baliokidea ordaindu beharko duzu (50 €). www.ametsaksortzen.eus

Izena eman dutenei inkesta zehatza emanen zaie, beren lehentasunak eta nahiak ezagutzeko. Inkesta horiek apirilaren 30a baino lehen jasoko dira.

1. tailerra 2024ko maiatzaren 4a

Kidetasunen tailerra: Kidetasunak bilatzea banakako eta taldeko kezkak landuz

2. tailerra. 2024ko maiatzaren 25a

Amets-tailerra: Talde bakoitzak defini ditzakeen alderdiak arakatzea, asmo handieneko desio edo ametsetatik abiatuta, gutxieneko bateraino, adostasunera iritsi arte.

Tailerren eskema:

10:00etan Aurkezpena, Cohousing I-II-ren hastapenak eta talde-dinamiken azalpena.

10:45 Lehen dinamika

11:45 Atsedenaldia, kafea…

12:00 etan Bigarren dinamika

13:00-13:30 Talde edo mahai bakoitzaren ondorioak.

Lekua: Ekonopoloko 1. Aretoa

Bilbao, plaza las Canteras/Harrobia plaza 4, 1. Bilbo                                  

Informazio gehiago: ametsaksortzen@gmail.com

669 089 249 / 681 63 20 72     

CARTEL PDF:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *