Alokairurako etxeak sustatuko ditu Donostian; Etxebizitza Planaren berrikuntzetako bat izango da. Alokairua izango du oinarria
2017ko azaroak 24 – berria.eus
Eusko Jaurlaritzak alokairu publikorako etxebizitza kooperatibaren eredua probatuko du Donostian. Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuak iragarri du Txominenean lursail bat erosiko duela sailak horretarako. Helburua da merkatu librean etxea eskuratzea lortzen ez dutenei beste aukera bat ematea. «Eredu berritzailea da, Danimarkan eta beste herrialde batzuetan arrakastatsua izan dena. Donostiako proiektu honekin ikusi nahi dugu gurean ere baliagarri den». Kooperatiba ereduan, bazkide izango direnek diru kopuru bat ipini behar dute hasieran, eraikina eraikitzeko. Behin bertan bizitzen hasten direnean, alokairua ordainduko dute. Bizilagunen batek etxea utzi gura badu, hasieran egindako diru ekarpena itzuliko diote, eta bazkide berri bat sartuko da haren lekuan. Etxebizitza horiek herentzian utz daitezke, baina ezin daitezke saldu. Continuar leyendo “Etxebizitza kooperatiben eredua probatuko du Jaurlaritzak”